Helburuak

HELBURU OROKORRA

Proiektu esperimental bat diseinatzea eta martxan jartzea, Euskal Herrian kualifikazio gutxien/ prestakuntzatik urrunen dauden pertsonak bere bizitzan zehar ikasketa-prozesu edo ekimenetan parte hartzeko oztopoak ekiditeko erabili diren arrakasta praktikak identifikatu eta zabaltzeko.

 

HELBURU ZEHATZAK

1.- Identifikatu, diagnostikoa egin eta baloratu
Hezkuntzatik urrunen dauden pertsonak prestakuntza-prozesuetara gerturatzera jotzen dituzten helduen hezkuntzan diarduten zentruen METODOLOGIA, IKUSPEGIAK, MATERIALAK, HERRAMINTAK ETA EUSKARRIAK.

2.- Ikertu
Prestakuntza eta ikasketa gerturatzeko dauden arazo eta oztopoen arteko DESBERDINTASUNAK ETA PAREKOTASUNAK, bi aldagaietan oinarriturik:

  • Pertsonen ADINA/BELAUNALDIAK, profilak eta euren ezaugarri bereizgarriak ezarriz kasu bakoitzean.
  • PRESTAKUNTZA ZUZENEKOA edo ONLINE motakoa den

3. – Informazio- teknologien eraginkortasuna egiaztatzea
eta baita komunikazio-teknologiena, prestakuntzan oztopo bereziak dituzten taldeen lotura BIZKORTZAILE HERRAMINTA lez.
4.- WEBGUNE bat eratzea
aukeratutako praktiken eta lan-prozesuan parte hartzen duten erakunde eta pertsonen arteko elkarrekintzan lagunduko duen  biltegi edo edukiontzia.

5.- PRAKTIKA ONEN ETA KONPONBIDEEN GIDA bat eratzea
Prestakuntzari hurbiltzeko oztopoak ekiditeko asmoz, Helduen Hezkuntzan diharduten formakuntza zentruei orientatu eta ekimen eta izaera praktikoko aplikazioak proposatzeko.

6.- ESPERIENTZIARI IKUSGAITASUNA EMATEA
ateratako ikasketak gizartaratzeko.