2014-2015 kurtsoan zehar EAEn egin diren matrikulen bilakaeratik eta denboran zehar izandako bilakaeratik, bi tendentzia ateratzen dira:
- Azken kurtsoan zehar, matrikula kopurua hazi da, 2010.urtetik jasandako beheranzko tendentzia geldiaraziz. Nahiz eta 2012-2013 kurtsoan hobekuntza leun bat lortu izan, non matrikula kopurua nahiko egonkor mantentzea lortu zen, hurrengo kurtsoan zehar berriz ere hazkunde-tasa negatiboa antzeman zen matrikulen %19ko murrizketarekin. Honen ondoren, 2014-2015 kurtsoan matrikula kopurua errekuperatu da, aurreko urtean baino mila matrikula baino gehiago lortuz helduentzako EPA-HHI hezkuntzan. Honek %7ko hazkunde tasa suposatzen du, gutxi gorabehera.
- Matrikulen bateratasuna generoaren arabera, 2011-2012 kurtsoaz geroztik egoera berdintsua lortuz. Nahiz eta ikasle emakumezko eta gizonezkoen matrikulek jokaera edo patroi berdina jarraitu eta historikoki, azken 15 urteetan zehar, EPA-HHIeko formakuntzan matrikulatutako emakumeek gizonek gainditu dituzten; gaur egun, gizonen matrikulak emakumeenak %2an gainditzen dituzte (gutxi gorabehera, 300 matrikulen aldea).
Iruzkin berriak