2014-2015eko ikasleak

2014-2015 kurtsoan zehar egindako matrikulak EAEn

Lurralde Historikoaren arabera.
2014-2015 kurtsoan zehar EAEko 16.585 helduk helduentzako hezkuntza iraunkorreko, EPA-HHIko, hezkuntza kurtsoren baten izena eman edo matrikulatu dira. Zehazki, erdia baino gehiago ikasle bizkaitarrak dira, laurdena baino gehiago gipuzkoarrak eta besteak arabatarrak, hau da, %54, %29 eta %17 hurrenez hurren.

Ikasleak generoaren arabera.
2014-2015 aldian EPA-HHIko kurtsoetan matrikulatutako pertsonen banaketa nahiko berdintsua da generoaren arabera, gizonen aldeko  %2ko desberdintasun leun bat dago soilik. Guztira, 2014-2015 kurtsoan zehar, 8.458 gizonek eta 8.127 emakumek EPA-HHIko formakuntza jaso dute EAEn.

Arabako ikasleak:
2014-2015 kurtsoan 2.805 alabatar matrikulatu dira helduentzako EPA-HHIko hezkuntza-kurtsoetan. Araban generoaren araberako banaketa pixka bat gizonen aldekoa da. Ikasle gizonezkoek, emakume matrikulatuak %8an gainditzen dituzte.

Bizkaiko ikasleak:
8.984 pertsona helduk parte hartu dute EPA-HHIko formakuntzan 2014-2015 kurtsoan zehar Bizkaian. Ikasle bizkaitarren generoaren araberako banaketa emakumeen alde dago pixka bat. Emakumezko ikasleek gizonezko matrikulatuak %4ean gainditzen dituzte.

Gipuzkoako ikasleak:
2014-2015 aldian 4.796 ikasle matrikulatu dira helduentzako EPA-HHI hezkuntza-kurtsoetan Gipuzkoan. Lurralde Historikoaren ikasleen generoaren araberako banaketa gizonen alde dago pixka bat. Zehazki, Arabako kasuan bezala, gizonezko ikasleek matrikulatutako emakumeak %8an gainditzen dituzte.