Lan Faseak

I. FASEA. DISEINATZEKO ETA PLANGINTZARAKO UNEA.

Helburuak

  • Proiekturako aginte-kuadroa egituratzea eta zenbait parte-hartzeri hasiera emateko beharrezkoak diren herramintak prestatzea.
  • Metodologia (hurbilketa protokoloak, lan gidoiak, etab.) aplikatzea ahalbidetzen dituzten lan-materialak eratzea proposatutako hainbat ekintzatan.
  • Webgune bat eratzea proiektuaren prozesuan, nahiz emaitzen zabalketan lagunduko duena.
  • Proiektuaren ikerketa-eremua identifikatzea.

 

II FASEA. MARTXAN JARTZEN GARA

Helburuak

  • Aurreko lan fasean diseinatutako lan-teknikak martxan jartzea, eta, bereziki, informazio nabarmena eskaini dezaketen agente partaide desberdinei zuzendutako elkarrizketak eta galdetegiak.
  • Beharrizan bereziak dituzten pertsonak prestakutnza-prozesuetara gerturatzeko praktika on bezala erabil daitezkeen beste lurraldeetan edo nazioarteko mailan ezarritako praktikak aztertzea.

 

III FASEA. EMAITZAK BALIOZTATZEA ETA GIDAREN ELABORAZIOA

Helburuak

  • Lortutako emaitzak balioztatzea eta gaian adituak direnen ikuspuntutik egindako ausnarketekin osatzea.
  • Lortutako emaitzekin Praktika Onen eta Konponbideen Gida bat osatzea.

 

IV FASEA. ESPERIENTZIARI IKUSGAITASUNA EMATEA ETA ZABALTZEA

Helburuak

  • Emaitzak esperientzian parte hartu duten erakundeen artean ezagutaraztea, Euskal Herrian prestakuntza antolatu edota eskaintzen dituztenak  eta,  batez ere, ikerketaren helburu diren antzeko kolektiboekin lan egiten dituztenak.
  • Proiektu esperimentalan sortutako Praktika onen eta orientazioen Gida zabaltzea.